Abenduaren 23an OLENTZERO etorri jakun Ikastolara gure seme-alabakaz egon eta opariak banatzera.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. maila arteko ikasle guztiek, irakasleek lagunduta, harrera beroa egin eutsien. Ikastolako dantzariek be parte hartu eben.

GURASO ALKARTEAK be Olentzero Ikastolara etorri danean lagundu izan gura dau, beraz, ikasleei eskatutako opariak banatzen lagundu dau.

Zaku bete opari ekarri dau aurten Olentzerok Ikastolara! Bai merezi be gure ikasleek!

GURASO ALKARTEak Olentzeroari Ikastolaren alde lanean jarraitzeko gogoa ekartea eskatu deutso.

Pribatutasunaren laburpena
Begoñazpi Guraso Alkartea

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak beti aktibatu behar dira, cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izateko.