Zer egiten dogu?

  1.  » Zer egiten dogu?
Besteak beste, hurrengo jarduera honeek antolatu edota honetan parte hartzen dogu:

Olentzero Eguna

Guraso Alkartekook Olentzero eta Mari Domingiri urtero luzatzen deutsegun Ikastola bisitatzeko gonbidapena gustura onartzen dabe gure ikasleek. Oso egun berezia eta hunkigarria izaten da, batez be, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako txikientzat, pertsonaia honeen bisita ilusio handiz jasotzen dabe eta. Haur Hezkuntzan umeek abestu bitartean, Olentzerok eta Mari Domingik gelarako opariak banatzen dabez. Lehen Hezkuntzan, barriz, umeek opariak emoteaz gain, abestu eta dantzatu be egiten dabe.

Aratustek

Aratusteetan, klaseak amaitu ondoren, kiroldegian biltzen gara familiak. Bertan, arratsalde dibertigarri bat pasatzeko, mozorro lehiaketa, txikientzako tailerrak, txokolate eta torradak, musika, dantza eta umorez, arratsalde dibertigarria bezain atsegina emoten dogu. Besterik eskatu daikegu?

Santa Ageda Eguna

Santa Ageda bezperan, Guraso Alkartetik familiei, bildu eta aldez aurretik zehaztutako ibilbidean kantuz joateko dei egiten deutsegu. Baserritar jantzita eta makilei gogor helduz, gazte zein heldu Bilboko kaleetan ibiliko gara.

Ikastola eguna

Ikasturtea amaitu aurretik, Guraso Alkartetik, Ikastolarekin batera, Ikastola Eguna prestatu eta ospatuko dogu. Egun biko jaia izaten da, bariku arratsaldean HH eta LHko ikasleek familiei dantza ekitaldia eskaini ondoren, erromeriaz gozatuko dogu. Zapatuan, egun osoan, puzgarriak, dantza, tailerrak izaten dira nagusi, honi umorea eta bizipoza gehitu behar deutsogularik.

Dantza

Guraso Alkartatik Euskal Kultura bultzatzeari garrantzi handia emoten deutsogu. Hori dala eta, Ikastolako Dantza taldeekin, behar dabenean lagunduz, alkarlanean ibiltzen gara. Horretaz gain, ikasturtean gurasoentzako dohaineko dantza ikastaroa eskaintzen dogu.

Eta baita ere

  • Kirol-jardueretan laguntza emoten dogu.
  • Ikasketen amaieran, Batxilergo ikasleen agur-ekitaldian.
    laguntzen dogu.
  • Mutua kudeatzen dugu. Laguntzarako diru-funts solidarioa dogu.
  • Ikastolaren proiektuak eta urteerak diruz laguntzen doguz.