Zezeilaren 4an, Santa Ageda bezperan, tradizioari jarraituz taldean abesteko eta jardueran parte hartzeko gonbita luzatzen deutsuegu.
Arrastiko 17:15ean Haur Hezkuntzako jantokiaren kanpoaldean batuko gara. Eztarriak berotu eta hainbatetan abestu ondoren, Ikastolatik abiatu eta Txurdinaga auzoko kaleetan abestuko dogu Begoñako Basilikara heldu arte, handik Zazpi Kaleetara joko dogu, Plaza Barrian amaituz.

Batuko dan dirua La cuadri del Hospiri laguntzeko izango da.

Baserritar jantzita eta makila eskuan etortea eskertuko deutsuegu. Bertan banatuko doguz abestiaren kopiak.

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar ba da Deuna Agate
etxe honetan zorion hutsa
betiko euko al dabe.
Deuna Agatena batzeko gatoz
Begoñazpiko kideak
igaz lez hartu gagizuez ta
zabaldu zuen sakelak.
Opa deutsueguz osasuna ta
Jaungoikoaren eskerra
zuen bitartez txiro ta umilak
ez dabe izango beharra.
Orain ba goaz alde egitera
agur deutsuegu gogotik
Agate Deuna bitarte dala
ez eizue izan dongerik