Guraso Alkartetik ongi etorria eman nahi dizugu ikasturte berri honetara eta bereziki ikastolara lehen aldiz batu den guraso horietako bat bazara.

Berria edo dagoeneko beteranoa bazara ere, Guraso Alkartea zer den, zer egiten duen eta zelan hartu dezakezun parte azaltzea gustatuko litzaiguke.

¿Zer da Begazpiko Guraso Alkartea?

Guraso alkartea, ikastolako guraso guztiok osatzen dugun elkartea da.

Eta gure seme-alaben hezkuntzaren azken arduradunak izanik, lagundu egin nahi diegu ikastolan zehar egiten duten bidean.

Horretarako ikastola eta familien arteko komunikazio egokia funtsezkoa iruditzen zaigu, eta hori da hain zuzen ere gure helburu nagusia, komunikazio hori lantzea eta familien parte-hartzea sustatzea.

¿Zelan egiten dugu?

Gurasoalkartetik besteak beste:

  • Gurasoei prestakuntza eskaintzen deutsegu.
  • Hezkuntza-jarduera osagarriak antolatzen doguz.
  • Ikastolako hezkuntza-jardueretan laguntzen dogu.
  • Bidelagun Federazioan parte hartzen dogu
  • Eta Mutua (laguntza-funtsa solidarioa) kudeatzen dogu

Azken ikasturteetan, pandemia dela, gure jarduera nabarmen murriztu behar izan genuen, aurrez aurreko aktibitaterik egitea ezinezkoa zelako. Baina, aurten, normaltasuna berrezkuratzea espero dugu eta galdutako hainbat ekintzak berriro gurera ekartzea nahi dugu.

  • Agate deuna
  • Dantza
  • Inauteriak
  • Ikastola eguna

eta nola ez, pandemian be laguntzen jarraitu izan ditugun ekintzekin aurrera egin:

  • Olentzero
  • Kirol ekintzak
  • Agurra
  • Ikastolaren proiektuak eta irteerak diruz lagundu

Gugaz bat egingo?

Alkartearen jardueran aktiboki parte hart nai baduzu, gugaz bat egin dezakezu hileroko bileretan etorrita.

Bidali mezu bat ga.begonazpi@gmail.com helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Pribatutasunaren laburpena
Begoñazpi Guraso Alkartea

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak

Behar-beharrezkoak diren cookie-ak beti aktibatu behar dira, cookie-ak doitzeko dituzun lehentasunak gorde ahal izateko.