Guraso Alkarteak, Ikastola osatzen dogun familia guztioi seme-alaben hazte prozesuan laguntzeko asmoz, iazko ikasturtean hasitako hitzaldiei jarraipena eman gura deutsue.
Hori dala eta, ikasturte honetan GURASO ESKOLA jarriko dogu martxan, iaz etorri jakun Bilboko Udaleko psikologoa dan Ana Saenzek eskutik, gure seme-alaben heziketarekin zerikusia daben gaiak sakontzen jarraituko dogu.
Beraz, urtarrilaren 17an, eguena, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara izango dan GURASO ESKOLAren aurkezpen-hitzaldira gonbidatzen zaituegu.
Aurkezpen-hitzaldira etorteko, ez da aldez aurretik izenik emon beharko.