Urtero lez, abenduaren 15ean senide eta lagun arteko hitzaren ospakizunean egon ginan. Ospakizunaren amaieran Bihotza eskuan ibili munduan proiektuaren bideoaren aurkezpena egin zan, diseinu guztiak eta eskumuturreko irabazlea erakutsiz.

Ikastolako bideoa ikusi ostean, bertan bildu ginenok eguberrietako argiak piztu eta gabon-kantak abesten aritu ginan.
Ospakizunari amaiera emoteko txokolatada goxoa izan genduan, eta “La cuadri del Hospi”ren aldeko eskumuturrak nahiz bidezko merkataritzako produktuak salgai egon ziran.

.