Guraso agurgarriok, urtero lez, aurten be doako dantza ekintza eskola antolatu dogu, gure dantza tipikoak ikasteko gogoa eta ilusioa dozuen gurasoentzako. Guraso Alkarteak diruz lagundutako aktibitate bat da, beraz ez dau inongo kosturik suposatuko zuentzat. Azken urte hauetako arrakasta ikusita, ikasturte honetan egun bi programatu doguz ekintza egiteko. Eguenak hasi barrientzako eta barikuak maila aurreratuagoa dauenentzako. Gogoratu egun bien ordutegia 17:00tik 18:30ak arte dala eta ekintza haur hezkuntzako jantokian egingo dauela. Anima zaitez hartzen!