Bizi bat salbatzea gure esku dago, berpizte okerrena egiten ez dana da

2017-18 Ikasturtean, zezeilean eta martian, Ikastolako Guraso Alkartetik bihotz-biriketako berpizte ordu biko 3 tailer antolatu doguz. Jardunaldi bakoitzean, Ikastolako 25 gurasok parte hartu dogu. Honeexek izan dira tailerrok:

“REANIMACIÓN CARDIOPULMONAR básica (RCP), USO DEL DESFIBRILADOR (DESA) Y ACTUACIÓN ANTE UN ATRAGANTAMIENTO”

Tailerrak emoteko, adituak izan doguz irakasle. Ikus-entzunezko aurkezpena egin ondoren, praktikara pasatu gara manikiak, desfibriladoreak eta erabiltzeko protokoloaren eskuliburuak erabiliz.

Tailerrean hurrengo helburuak landu doguz:

  • Bihotz-biriken gelditze baten lehenengo uneetan, jasotzen dauan pertsonaren bizi-iraupena handitzeko eta bere ondorioak murrizteko, esku-sartzeak dauan garrantzia jakitea.
  • Bizi-larrialdi bat identifikatzea eta horren aurrean zer egin ikastea.
  • Bihotz-biriketako berpizte oinarrizko egin beharrak egiten trebetasuna hartzea.
  • Kanpo desfibriladore erdi-automantikoen (DESA) funtzionamendua jakitea.
  • Arnasbidearen buxadura (Eztarriko trabamendua) baten aurrean zer egin ikastea.

Aurrekoaz gain, hurrengo galdera interesgarriei erantzuna emoteko aukera be izan dogu:

  • Zelan lagundu ahal diot pertsona bati konortea galduta badu? Eta gainera arnasten ez badu?
  • Zer egin dezaket ikusten badut nire semea edo nire alaba eztarriko trabamendu bat duela?

Tailerrak, hain harrera ona izan dute gurasoen aldetik batzuk lekurik gabe geratu direla, hori dela eta hurrengo ikasturteetan gai honen inguruko tailerrak eskaintzen jarraitzeko asmoa dugu.

Bitartean, interesgarria izango dozuelako ustean, hementxe dozue erabili genuen eskuliburuko informazio guztia:

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

Cookien erabilera

Erabilera atzeginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

ACEPTAR
Aviso de cookies