Ikastolan lantzen ari dan Elikadura eta ohitura osasuntsuak programari jarraipena emoteko asmoz, GURASO ALKARTEAk Olentzero egunean parte hartu daben dantzariei, betiko gozokien ordez, beste boltsa bat (patata frijituak eta txokolate-irabiakia ) emon deutse opari moduan.
GURASO ALKARTEAan sentsibilizatuta gagozanez, seme-alaben osasuna eta elikadura zaindu gura dogu.
Ikastolako dantzariei asko gustatu jake!
Horrela, apurka-apurka eta guztion parte hartzeagaz, osasun ohiturak hobetuz joango gara. Erraza ez bada be, ekin egingo deutsogu.