Abenduaren 23an OLENTZERO etorri jakun Ikastolara gure seme-alabakaz egon eta opariak banatzera.

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. maila arteko ikasle guztiek, irakasleek lagunduta, harrera beroa egin eutsien. Ikastolako dantzariek be parte hartu eben.

GURASO ALKARTEAK be Olentzero Ikastolara etorri danean lagundu izan gura dau, beraz, ikasleei eskatutako opariak banatzen lagundu dau.

Zaku bete opari ekarri dau aurten Olentzerok Ikastolara! Bai merezi be gure ikasleek!

GURASO ALKARTEak Olentzeroari Ikastolaren alde lanean jarraitzeko gogoa ekartea eskatu deutso.