Abenduaren 12an GURASO ALKARTEAk URTEKO OHIKO BATZAR OROKORRA egin eban.

Bertan honako kontuen barri emon zan:

  • Guraso Alkarteak 2015-2016 ikasturtean burututako jarduerak eta 2016-2017 ikasturteari begirako jarduera- plana.
  • 2015- 2016 ikasturteko kontuen onarpena eta 2016-2017 ikasturterako aurrekontuaren onarpena.

Aurkezpena argia eta zehatza izan zan; horretaz gain, gurasoek galderak eta ekarpenak be egin ebezan.

Ohiko batzarraren ondoren, gurasoen prestakuntzari begirako HITZALDI bat egon zan: Gaur egun elikadura osasungarriagoa izan daikegu? Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Carmen Perez Rodrigo medikuak emon eban hitzaldia.

Hitzaldi horri esker, elikadurari buruzko gure ezagutza handitzeko aukera izan eta batez be, Ikastolako jantokian zein etxeetan praktikan jartzeko elikaduraren gaineko kontzientzia hartu genduan.

Etorri zaiteze Guraso Alkarteak deitutako ekimen eta bileretara! Guztion artean egindako lanean oinarritutako ikastola lortuko dogu!